Ficoba: Bigarren eskuko produktuak eta jasangarritasuna funtsezko ekitaldietan

Ficoba: Bigarren eskuko produktuak eta jasangarritasuna funtsezko ekitaldietan

Ficobaren eskutik, Gipuzkoan jende asko biltzen duten erreferentziazko bi azokatan parte hartu dugu: Bioterra eta Be Veggie. Gure helburu nagusia publiko berriak erakartzea eta bigarren eskuko produktuen salmentaren bidez berrerabilera sustatzea da, bereziki arropena eta osagarriena.

Gure salmenta-postuaz gain, bi azoketako hitzaldi-gune nagusia egokitzeko ardura izan dugu, berrerabilitako altzariak erabilita. Lankidetza horrek, erakundeak ekonomia zirkularraren alde egiten duen apustua indartzeaz gain, gure esperientziari balioa ematen dio, espazio jasangarrien diseinuan eta muntaian erreferente garen heinean.

Bi ekintza horiek aukera ematen digute erakusteko bigarren eskua aukera erakargarria eta eskuragarria dela, kontsumo arduratsuaren ereduarekin koherentea.

ERAKUNDE ANTOLATZAILEA

Ficoba

Eraginaren adierazleak

2 azoka

Bioterra: 1.200 bisitari / 200 unitate salduta
Be Veggie: 450 bisitari / 60 unitate salduta