Garbigailuak berregokitzeko diagnostiko eta testatze digitalizatua (DIGITEEEST)
Gaur egun, oso txikia da gailu elektriko eta elektronikoen (GEE) salmentarako berregokitze-tasa, bai Euskadin, bai Europan. Tamaina handiko etxetresna elektrikoen kasuan, nazioarteko zenbait ikerketak erakusten dutenez, berrerabiltzeko bildutako gailuen % 4,9k soilik gainditzen dituzte lehen ikuskapen-etapak, eta, azkenik, ekipamendu horien % 1,5 baino ez dira berrerabiltzen (puntu berdeetatik eta beste bilketa-puntu batzuetatik berreskuratutako aparatuak kontuan hartuta, eta horiek dira arrakasta-tasa txikienak dituztenak berregokitze-lanetan).
Estatistikek erakusten dutenez, 2020an tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen (TEEH) 191 tona berrerabili ziren, eta Euskadin 20.360 tona bildu eta kudeatu ziren.
EMAUS GIPUZKOA gizarteratze-enpresa, hondakin horiei bigarren bizitza bat lortzeko helburuarekin (bigarren eskuko salmenta edo beste aukera batzuk) hondakinen bilketa, kudeaketa eta errebalorizazioa egiten duen enpresa izan da DIGITEEESTen buru.
Proiektua eragin duten bi faktore identifikatu dira: Negozio-eredu zirkularrak bultzatzea eta ekoizlearen erantzukizun zabaldua.
Hauek izan dira helburuak:
- Garbigailuen birmanufaktura egiteari esker 2.000 tona CO2 baliokide baino gehiago isurtzea aurreztea, 86 tona material isurtzea eragoztea.
- Urtean biltzen diren garbigailuen 400 tona ingururi dagokionez, % 40ko berreskuratze-tasa lortzea.
- Proiektua amaitu eta 3 urtera 300.000 € baino gehiago fakturatzea urtean, salmentei eta SCRAParen tarifei esker.
Hauek izan ziren lortutako emaitzak:
- Garbigailuen birmanufakturatik eratorritako 301 tona CO2 baliokide gutxiago isurtzea, eta zabortegian 21 tona material gutxiago ezabatu behar izatea.
- Urtean 620 tona maneiatzea lortzea (9.538 garbigailu), % 20ko berreskuratze-tasarekin.
- Salmenten eta SCRAPen tarifen artean, proiektua itxi eta 3 urtera urtean 264.000 €-ko fakturazio estimatua izatea.
- Berreskuratze-bolumena urtean 124 tona handitzea; hau da, 1.908 garbigailu unitateko 90 €-an.
Ondorioztatu da prozesuen efizientzia funtsezkoa dela tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH) berrerabiltzeko prestaketa-lerro bat bideragarria izateko, eta efizientzia hori lortzeko, prozesuak sistematizatzen lagunduko duten soluzio teknologikoak aplikatu behar dira, hala nola sentsorizazioa eta prozesuen automatizazioa.
Teknologiaren eta prozesuen berrikuntzaren bidez tratatu daitekeen bolumena handitzea ez da nahikoa, TEEHen hornidura-katearen funtzionamendu okerra baita eta eragotzi egiten baitu gaur egun berrerabiltzeko prestaketa-tasa handiagoak izatea, gailuak baldintza txarretan biltegiratzen dira-eta.
LAGUNTZAILEAK:
Esteka interesgarriak