Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea
Unibertsitate-gizarte aliantzatik abiatuta erronka berriei erantzun feministak emateko proiektua.
Mugimendu Sozialen Unibertsitate Herrikoia (UPMS) unibertsitatearen eta mugimendu sozialen arteko elkarrizketa globalerako gune gisa sortu zen, gaur egungo erronken aurrean ezagutza eraikitzeko: krisi ekologikoa, desberdintasuna, arrazakeria, antifeminismoa eta eskuin muturraren gorakada.
2022an, UPMS Euskal Herrira iritsi zen Unibertsitate Kritikoa Sarea eta Emaús Gizarte Fundazioa erakundeen bultzadaz, lelo honekin: “Unibertsitatearen merkantilizazioaren aurrean herri-bazterretatik erresistentziak eraikitzen.”
Topaketa horretatik lau ardatz nagusi sortu ziren: feminismoa, antirrazismoa, ekologia eta defentsa demokratikoa.
Bi urte geroago, bigarren edizioak —Emaús eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza / Ingeniería Sin Fronteras erakundeen koordinaziopean— prozesu hori jarraitzen du, unibertsitate kritiko eta eraldatzaile bat proposatuz.
Proiektu honek ikuspegi eta tresna feministak biltzen ditu, unibertsitatea ikasketa, erresistentzia eta gizarte-aldaketarako espazio bizidun gisa birpentsatzeko.
Proiektu hau 2021ko urtarriletik 2025eko abendura bitartean garatu da, Elankidetza – Euskadiko Lankidetzaren Agentziaren finantzaketari esker.
Proiektuen zehar sortutako tresnak
BESTE BIRA BAT
UNIBERTSITATE KRITIKO BATERAKO ENGRANAJE FEMINISTAK
Gida deskargagarria PDF formatuan
NOLA EGIN GRAL/MAL ERALDATZAILEAK?
UKS gida deskargagarria PDF formatuan
UNIBERTSITATEAREN ETA GIZARTEAREN ARTEKO LOTURA ONEN BEHATOKIA
UKSren behatokia
HIRU(H)ARI
Versión extendida Elkarrizketa Manuela Carmena, Maialen Lujanbio eta Katya Colmenares
Nerea Landajoren grafikoak
Proiektu honi buruzko informazioa nahi duzu?
Jarri harremanetan Alberto Gastón Dapena (alberto.gaston@emaus.com)
