Hondakin-plantak bisitatzea:  gizarteratzea eta jasangarritasuna

Hondakin-plantak bisitatzea: gizarteratzea eta jasangarritasuna

Ingurumen-sentsibilizaziorako jardunaldiak, 2024ko azaroaren 18an eta 19an Errenteriako eta Urnietako instalazioetan eginak, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan. Emaus Gizarte Fundazioak eta Koopera Servicios Ambientales enpresak osatutako ABEEak antolatu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin lankidetzan, eta bigarren eskuko baliabideak berrerabiltzearen balioa zabaltzea izan zuten helburu, ekonomia zirkularrean gauzatzen duten ekintzaren ardatz nagusi gisa. Bi egunez, jardunaldiek instalazioak eta horietan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera eman zuten, eta horiek hedabideetan zabaltzea baliagarria izan zen herritarrak sentsibilizatzeko berrerabiltzearen garrantziaz. Ekimenak aukera eman zuen ikusarazteko ehunen, tamaina handiko hondakinen eta TEEH hondakinen kudeaketa egokiak, ingurumen-inpaktua murrizteaz gain, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako gizarteratze-enplegua eta prestakuntza-aukerak ere sortzen dituela.

ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK ETA/EDO LAGUNTZAILEAK:

Gipuzkoa Foru Aldundia - Diputación foral
Koopera Servicios Ambientales

Eraginaren adierazleak

50 eragile

Ekonomia zirkularraren eta gizarte-inklusioaren arloko 50 eragile

40 ikasle

Eskualdeko ikastetxeetako 40 ikasle