Ikastetxeek tratamendu-instalazioetara eta bigarren eskuko dendetara egindako bisitak
2024an, Gipuzkoako 10 ikastetxe izan ditugu, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, Errenterian eta Urnietan ditugun ehungintzako, tamaina handiko eta TEEH (Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak) hondakinak tratatzeko instalazioetan.
Bisitetan berreskuratze-ziklo osoa erakutsi zaie, hondakinen hierarkian kokatuta, eta bilketa eta berrerabilerari buruzko datuak eman zaizkie. Helburua izan da kontsumo arduratsuari eta ekonomia sozial eta zirkularrari buruz sentsibilizatzea.
Bisitak osatzeko, gure bigarren eskuko dendetan ere izan dira, Fundaziotik sustatzen dugun prozesu zirkularraren amaiera gisa