Kontsumo jasangarria Realean eta Gipuzkoa Basketen

Kontsumo jasangarria Realean eta Gipuzkoa Basketen

Gure sareko lan komunitarioaren parte gisa, aliantzak ezarri ditugu Gipuzkoako kirolaren bi erreferenterekin: Reala eta Gipuzkoa Basket. Bi kasuetan, lankidetzaren oinarria izan da kontsumo-ohitura jasangarriak sustatzea; horretarako, klubetan edukiontziak instalatu dira, erabiltzen ez diren arropa eta objektuak biltzeko. Klubetako langileek, kirolariek eta erabiltzaileek aktiboki parte hartu dute, berrerabilpenean lagunduz eta ekonomia zirkularra sustatuz.

Gizartean oso errotuta dauden eta eragiteko gaitasuna duten erakundeak direnez, bi klubek beren komunikazio-kanalen bidez ikusgarritasuna eman diete kanpaina horiei, eta beren zaleak –eta gizartea oro har– ekimenarekin bat egitera animatu dituzte. Bildutako guztia Fundazioaren bigarren eskuko dendetara bideratu da, eta hala Gipuzkoako ekonomia sozialaren eta zirkularraren eredua indartu da.

ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK ETA/EDO LAGUNTZAILEAK:

Real Sociedad
Gipuzkoa Basket

Eraginaren adierazleak

Reala

4 edukiontzi instalatuta
Jasotakoa guztira: 120 kg
Berrerabilitakoa guztira: 68 kg (% 57)

Gipuzkoa Basket

1 edukiontzi instalatuta
Jasotakoa guztira: 70 kg
Berrerabilitakoa guztira: 48 kg (% 69)