RING

RING, altzari profesionalak berrerabiltzeko mugaz gaindiko ekosistema

RING (Baliabideen Kudeaketa Solidario Berrirako Eskualde Inklusiboak) POCTEFA 2021-2027 programaren esparruan bultzatutako proiektua da. Frantzia eta Espainiaren arteko mugaz gaindiko lurraldean, Eukal Herrian zehazki, ekonomia zirkularra indartzea du helburu. Gaur egungo ingurumen- eta giza-krisiei erantzuteko sortu dena, hondakinak murriztean, baliabideak berrerabiltzean eta enplegu inklusiboa sortzean oinarritutako ekoizpen-eta kontsumo-eredu berriak sustatuz. 

Proiektuak altzari profesionalak berrerabiltzeko mugaz gaindiko ekosistema bat garatzearen aldeko apustua egiten du, ingurumen- eta gizarte-inpaktua duten eredu ekonomiko iraunkorrak bultzatuz. Horretarako, ekonomia sozial eta solidarioko eragileen, enpresen eta agintari publikoen arteko lankidetza sustatzen du, bi herrialdeen arteko araudi- eta kudeaketa-desberdintasunak gaindituz.

RING proektuak honako hauek aurreikusten ditu: sektoreko arau-esparruari eta eredu sozioekonomikoei buruzko azterlan bat egitea, Frantzian eta Espainian proiektu pilotuak abiaraztea, eta prestakuntza-programa espezializatu bat sortzea berrerabilpenean, ekodiseinuan eta salmenta solidarioko gune berrien garapenean.

Berrerabilpenean, ingurumen-kudeaketan, laneratzean eta enpresa-garapenean esperientzia handia duten erakundeek osatzen dute partzuergoa: AIMA, Valdelia, Frantziako Ressourceries eta Recycleries sarea, Emaus Gizarte Fundazioa, Habic klusterra eta MIK, Mondragon Unibertsitateko enpresa-kudeaketako zentro teknologikoa. Aliantza horren bidez, RINGek lankidetza egonkor eta iraunkorra sendotu nahi du, berrerabilpen-ekimenak eskalatzeko, tokiko ehun ekonomikoa indartzeko eta mugaz gaindiko lurraldea berrikuntza sozialean eta ekonomia zirkularrean erreferente gisa kokatzeko.

 

 

Projet RING – POCTEFA - Association Aima
https://mik.mondragon.edu/es/inicio
Réseau National des Ressourceries et Recycleries - Faisons du réemploi solidaire un levier pour prendre soin du monde
Habic