Lan-eskaintza
Pertsonen zuzendaria
Postua
Pertsonen estrategia definitu eta gauzatzen du; pertsonen hautaketa, prestakuntza eta garapena koordinatzen ditu; lan harremanak eta aurrekontua kudeatzen ditu; legea betetzen dela ziurtatzen du eta berdintasun eta euskara politikak gidatzen ditu.
- Pertsonen eta erakunde-kulturaren estrategia eta plangintza definitzea eta gauzatzea.
- Hautaketa-, ebaluazio-, prestakuntza- eta garapen-prozesuak koordinatzea.
- Lan-ongizaterako, antolakuntza-girorako eta talentuari eusteko politikak bultzatzea.
- Lan-harremanak, bitartekaritza eta gatazken prebentzioa kudeatzea.
- Langileen aurrekontua egitea eta kontrolatzea.
- Lan-arloko araudia betetzen dela bermatzea.
- Berdintasun-politika gidatzea.
- Euskara-politika gidatzea.
Pertsonen arlotik eta Zuzendaritza Taldeko kide gisa Fundazioari erakundearen balioekin bat datorren pertsonen politika garatzen lagunduko duen pertsona bat, talde zaindu, kualifikatu eta konprometituak bermatuko dituena, Fundazioaren Ikuspegia lortzeko proiektuak modu parte-hartzailean eta sarean bultzatzeko gai izango diren taldeak.
- Lidergoa eta ikuspegi estrategikoa, eta oinarri tekniko sendoa, xehetasunetara bideratuta.
- Komunikatzeko, analisirako eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Berdintasunaren, aniztasunaren eta kulturartekotasunaren arloko konpetentziak.
- Lankidetza-lanerako eta aldaketaren kudeaketarako gaitasunak.
- Konfidentzialtasuna eta etika profesionala.
- Erakundearen asmoarekin konprometitutako pertsona bat, ekarpenak egiteko, ikasteko eta hazteko gogoak dituena.
- Beharrezkoa da aldez aurretik esperientzia izatea antzeko lanpostuetan eta euskara eta gaztelania erabat menperatzea.
Eskaintza
Donostia (eta batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian mugitzeko prest, beste zerbitzu batzuen egoitzetan).
8:00-16:30 (orientagarria, malgutasunez, lanpostuak eragiten dituen beharren eta erantzukizunen arabera).
mugagabea, probaldia gainditu ondoren.