logiDonostia-San Sebastián 18/10/21

 

 

 

Ion Irurzun izendatu dute Emaúseko Patronatuko lehendakari. Javier Pradini izan da orain arte kargu horretan, Emaús Gizarte Fundazioko zuzendaria izatearekin batera, eta, bere borondatez lehendakari karguari uko egin ondoren, organo horretako kide bihurtu da. Izendapen honen bidez, erakunde horri garrantzia handiagoa eman nahi zaio, kanpora begira erakundearen jarduera zabaltzeko eta lotura eta aliantza berriak ezartzeko balio duelako; baina baita barrura begira ere, Emaúseko kohesioa eta misioa, bisioa eta baloreen iraupena mantentzeko.

 

ion

 

Ion Irurzunen hitzetan, espero du “Emaúsen lana sakonago ezagutzeko harreman-sare zabal bat eskaintzea kanpora begira, eta, horri esker, Emaúsekin lankidetza-lotura berriak sortzea. Nire ustez, erakunde honek ibilbide eta helburu argiak, koherenteak eta oso ondo ezarriak ditu, eta hori mantendu eta zaindu nahi nuke, horrela izaten jarrai dezan”. Barrurantz kohesioa eman nahiko lioke, oso indartsua eta aberatsa den talde horri eta oraindik sakonago ezagutu nahi duen giza talde batean.

Ion Irurzunek adierazi du, Emaúsen Lehendakaritza onartzeak ez diola aldaketarik ekarriko alde pertsonalean, bai nabarituko du aldaketa, ordea, eskaini beharko dion lanean eta izango dituen erantzukizun berriak onartzea.

Atzera begiratuz gero, gogora ekartzen du nola sortu zen duela urte batzuk Javier Pradinirekin harremana, kasualitatez sortua Guztion Ongizaterako Ekonomia sustatzen zuen lantalde batean. Harreman hori denborarekin estutu zen, eta gaur arte mantentzen da Emaúsek Gipuzkoan egiten duen lanak erakarrita.

Ion Irurzun presidente berriak, Enpresa Zientzietan eta Marketinean lizentziadunak, sei urte zeramatzan (2015eko ekaina) Emaúseko Gizarte Kontseiluko kide gisa. Baina, aldi berean, eta zoriak gaur Emaúera ekarriko badio ere, bere ibilbide profesionalari begira, bere ustez bere lan-jardunak ia ez du zerikusirik Enpresagintza eta Marketin ikasketekin. Kasualitateaz haratago, beti eraman izan du arlo etikoa eta pertsonak proiektuen ardatz diren lanak egitera. Izan ere, Baketik Fundazioaren Gizarte Kontseiluko kide ere bada, eraldaketa pertsonaleko, bizikidetzako, antolakuntzako edo gizarteko prozesuak zentzu etikoarekin sustatzen dituena. Aurretik, Gipuzkoa Berritzen-eko lehenik koordinatzaile gisa, eta, ondoren, zuzendari gisa lan egin zuen. Erakunde horren helburua, aldaketarako berrikuntza eta lankidetza sustatzea zen. Horretarako, beren erakundeetan eragina duten pertsonekin konektatu zuen, eta espazio libreak sortu zituen pentsamendu publiko-pribatua batzeko. Gaur egun, eta duela ia lau urtetik hona, Mundubira 500 Fundazioko zuzendaria da: Elkano Fundazioa.

emaus454