NOMADA LAB: Kultura, Inklusioa eta Eraldaketa Komunitarioa
Emaus Gizarte Fundazioak antolaturiko NOMADA Jaialdiak hirugarren edizioa ospatuko du, kultura bide tradizionaletatik ateratzen den espazio gisa bizitzeko, auzoetan zein bestelako espazio partekatuetan. Izan ere, kultura eskubide, aterpe eta ondasun komun gisa ulertzen duen jaialdia da, gizarte inklusiboagoak eta irekiagoak eraikitzeko sorkuntza kolektiboaren ahalmen eraldatzailea eta parte-hartze komunitarioa tresna gisa aldarrikatzen dituena.
Bi eguneko NomadaLab jardunaldiekin abiatuko da jaialdia, sorkuntza, parte-hartzea eta kulturarako sarbidearen inguruan elkarrizketatu eta hausnartzeko.
- Bilbo – Azaroak 4 (09:30-13:30)· La Bolsa Auzo Etxea, Alde Zaharra
“Sorkuntza partekatuaren indarra: nola lortu kultur prozesuak inklusiboak izatea”.
- Donostia – Azaroak 5 (09:30-13:30)· Koldo Mitxelena, Santa Teresa komentua
“Kultura eskubidea: nola bihurtu kultur-ekipamenduak inklusiboagoak”
Aditu eta erreferentziazko eragileen parte-hartzea izango dugu, tartean: Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa, Tabakalera, Azkuna Zentroa, Astra Gernika eta Reina Sofia Museoa.
Programa ikusi:
- Bilbo Programa Bilbao 4 nov.docx
- Donostia
Izen-ematea: https://forms.gle/HYSKfakN2DPHCWej7
Beste berri interesgarri batzuk