PARTAIDETZAREN ETA KULTURA-ARTEKOTASUNAREN INGURUKO KAFE-TERTULIA LAKARIN, EMAÚSEK ANTOLATUTA
Ekintza hau Besarkadak proiektuan kokatzen da, bere helburua gizarte kohesioa delarik, aniztasuna onartuz eta balioan jarriz

 

2017 05 19 13 32 59 BESARKADAK.Solasaldia.pdf

 

Datorren maiatzak 24, ostegunarekin, arratsaldeko 18:30etan Lakarin (Araba kalea, Zarautz) kultura-artekotasunaren eta partaidetzaren inguruko kafe-tertulia bat ospatuko da herri hezkuntzaren ikuspegitik. Ekintza Emaús Gizarte Fundazioak antolatuko du. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte eta herri hezkuntzaren inguruan mundu mailan pertsona adituenetako baten partaidetza izango dugu: Oscar Jara.


Perutar eta costarricar herri hezitzailea eta soziologoa da. Herri hezkuntzako programetan lan egin du Latinoamerikako herrialde guztietan, baita beste hainbat kontinenteetan ere. Horrez gain, hainbat liburu idatzi ditu gizarte aldaketa, hezkuntza, metodologia eta gizarte partaidetzaren inguruan. Centro de Estudios y Publicaciones Alforja-ko zuzendaria da San Josen, Costa Rican eta Latinoamerikako eta Karibeko Herri Hezkuntzako Kontseiluko Presidentea da. Oscar Jaraz gain Begotxu Olaizola ere bertan izango da, hezitzailea izateaz gain, hizkuntza gutxituen defendatzaile ekintzaile ezaguna da.


Bertaratzen diren pertsonek bidezko merkataritzako kafea eta bertako produktuak dastatzeko aukera izango dute, beraien esperientziatik solasaldia aberasten duten ekarpenak egiten dituzten bitartean.
Ekintza hau BESARKADAK proiektuaren esparruan kokatzen den jarduera bat da. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak Departamentuak sustatzen du, eta desberdintasunak, aniztasunak egiten duen elkarren arteko aberastasunetik abiatutako gizarte kohesioa bilatzen du. (www.besarkadak.eus)

 

Informazio gehiagorako:

Assumpta Ayerdi : 629742807