Studying 1 1200x828

 

“Elkarlanean indarra: parte-hartzea, inklusioa eta parekidetasuna sare lanean”  ikastaroa antolatu du Emaús Gizarte Fundazioak elkarlanean Udako Euskal Unibertsitatearen programazioaren barruan. Uztailaren 11n izango da, Eibarko Markeskoa Jauregian, 9:00tatik 15:00etara.

Ikastaro honek helburu bezala ditu elkarlanaren eta sare lanaren gakoak eguneroko funtzionamenduarekin identifikatzea, elkarlan eta sare inklusibo eta ekitatiboa lortzeko bide eta tresnak eskuratzea, eta bizipenetatik eta gogoetetatik ikastea.

Egungo gizartea sareen gizarte bat da, mota askotako konexioak dituena; lotura ezartzeko, lankidetza egiteko eta erreferente globalizatzaileen modu berrien inguruko esperimentaziorako lekua duen gizarte bat. Emaús-ek urteak daramatza helburu politikoen, bere prozesuen eta horien arteko koherentzian aurrera egiteko moduen inguruan eztabaidatzen, partekatzen eta ikasten. Orain sare lana eta elkarlana dugu bidelagun. Gizarte eraldaketa inklusiboak eta parekideak diren jardunak iraunkorrak egiteko protagonismoa ematea beharrezkoa dela ulertzen dugu, baita denbora eta baliabideak ematea ere. Sare lanaren gaitasunei, trebetasunei eta praktikei hausnarketa eta trebakuntza kritiko bat ematea ere beharrezkoa dela uste dugu.

 

Emaús-ekin batera ikastaroan parte hartzen dute elkarte hauek: Bidazi, Hiritik At, Bilgune Feminista eta Anamuri. Irakasle bezala arituko dira Miren Aranguren Etxarte (Bilgune Feminista), Assumpta Ayerdi (Emaús Gizarte Fundazioa), Hasier Iratzoki (Bidazi Elkartea), Francisca Rodriguez (Anamuri/Via Campesina), Maider Sagredo (Emaús Gizarte Fundazioa) eta Mikel Valero (Hiritik At).

Ikastaro hau elkarlana eta sare lan ekitatiboa eta inklusiboa sustatzen duten eta gai hauen inguruan interesa duten talde eta pertsonei zuzenduta dago. Matrikula egiteko epea zabalik dago uztailaren 3ra arte eta doakoa da.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/1049/Elkarlanean%2Bindarra%253A%2Bparte-hartzea%252C%2Binklusioa%2Beta%2Bparekidetasuna%2Bsare%2Blanean.