Hiru(H)ari / Pluribertsitatea, Kultura eta Komunitatea

hiru(h)ari

Hiru (H)ari
Pluribertsitatea, kultura eta komunitatea

Topaketa honetan ikaskuntzak partekatu nahi ditugu, praktika berriak inspiratu eta espazio gehiago ireki, non amankomuna eta kolektiboa eraldaketarako motor izan daitekeen.

Helburu horrekin, hiru ahots ezagunen arteko solasaldia antolatu dugu; bakoitzak esparru eta esperientzia desberdinetatik kulturaren berrirakurketa egiten du,  gizarte-eraldaketarako tresna gisa. 

Jakintza, esperientzia edo praktika isolatuak ez dira nahikoak gaur egungo erronkei aurre egiteko. Hau da Hiru(H)ari ekimenaren abiapuntua, mundu anitzen —akademikoak, komunitarioak, artistikoak, politikoak— elkarrekintzan sortzen baita etorkizun bidezkoagoak eta jasangarriagoak irudikatzeko eta abian jartzeko gai den adimen kolektiboa. Gatazkak gainditzeko, zaintzak erdigunean jartzeko eta belaunaldi berriek protagonismoa hartzeko guneak irekitzea, memoriaren eta sormen kolektiboaren bidez etorkizun komunak eraikiz.

Hiru gonbidatuen presentzia bateratuak aukera ematen du arazoari ikuspegi osagarrietatik heltzeko —artea eta hizkuntza, filosofia eta dekolonialitatea, politika eta herritartasuna— eta aztertzeko nola kultura garaikidea estrategien erdigunean jar daitekeen elkarteen biziberritzea bultzatzeko, komunitate-loturak sendotzeko eta gure garaiaren erronkei sormenarekin erantzuteko.

 

Urriak 09
18:30
Prisma Tabakalera - Donostia

Krisi anitzen garaietan, herritarren partaidetza sorkuntza kolektiboko eta eraldaketa sozialeko praktika bihurtu da.

HIRU(H)ARI. Pluribertsitatea, kultura eta komunitatea topaketak gogoeta-gune bat proposatzen du elkarte- eta kultura-bizitza birsortzeko erronkari aurre egiteko, etengabeko aldaketa eta komunitate-harreman ahuluen testuinguruan. Horretarako, oso esparru desberdinetako hiru ahots garrantzitsu bilduko ditu: Maialen Lujanbio, bertsolaritzaren eta ahozko tradizioaren berrikuntzaren erreferentea; Katya Colmenares, pentsamendu dekolonialean aditua den filosofoa; eta Manuela Carmena, justizia sozialean ibilbide luzea duen legelari eta Madrilgo alkate ohia. Elkarrizketaren bidez, kohesioari, sormenari eta gizarte-eraldaketari lagunduko dioten ezagutzak partekatu eta josten saiatuko dira.

"Hiru ahizpen" metaforan oinarrituta (elkar babesten eta elikatzen duten artoaren, babarrunaren eta kalabazaren laborantza bateratua), topaketak planteatzen du nola haz daitezkeen elkarri lotuta jakintza desberdinak —artistikoak, komunitarioak, akademikoak eta politikoak—, ekosistema emankor eta erresilienteago bat sortzeko. Helburua da lankidetza-eredu berriak aztertzea, gizarte-sarea indartzeko, justizia sozialaren eta kultura-aniztasunaren aldeko borrokak artikulatzeko, eta belaunaldi berriak erakartzeko, etorkizun partekatuen eraikuntzan protagonista izan daitezen.

ekosistema emankor eta erresilienteago bat sortzeko. Helburua da lankidetza-eredu berriak aztertzea, gizarte-sarea indartzeko, justizia sozialaren eta kultura-aniztasunaren aldeko borrokak artikulatzeko, eta belaunaldi berriak erakartzeko, etorkizun partekatuen eraikuntzan protagonista izan daitezen.

Topaketa hau Tabakalera, Emaus Gizarte Fundazioa eta UKS (Unibertsitate Kritikoa Sarea)ren arteko lankidetzaren emaitza da.

 

Urriak 10
09:00
Prisma Tabakalera - Donostia

Txirikorda / Lan-saioa

Hiru(H)ari topaketaren bigarren jardunaldian kolektiboak, norbanakoak eta kultura zein gizarte eragileak gonbidatuko ditugu elkar ezagutu eta lankidetza aukerak aztertzeko. Tabakaleraren eta Emaús Gizarte Fundazioaren koordinaziopean, Txirikorda izango da unibertsitatea, kultura eta komunitatea batzen dituen topagunea, praktika demokratikoen, sormen politikoaren eta kokatutako jakintzen inguruko aliantzak aktibatzeko diseinatua.

60 bat pertsona bilduko ditugu —elkarteetatik, unibertsitatetik eta gazte kolektiboetatik etorriak— esperientziak partekatzeko eta posible diren loturak arakatzeko. Saioa Colaborabora taldeak dinamizatuko du, eta hiru ahizpen metaforan oinarrituta lankidetza sinbiotikoak sortzean jarriko du arreta.


EGITARAUA

09:00 · Ongi etorria
09:40 · Elkarrizketa inspirazio-proiektuak 
11:40 · Atsedenaldia 
12:00 · Elkarrizketak eta estrategiak lan-mahaiak 
14:00 · Bazkaria 
15:00 · Matching dinamika 
17:00 · Amaiera eta azken ondorioak
 

         

 

Urriak 13
16:00-19:00
Auditorio Arriaga - Bizkaia Aretoa EHU - Bilbao

Gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko erronka handien garaian bizi gara, eta gainera, polarizazio gero eta handiagoak markatutako testuinguruan. Egoera honetan, unibertsitateak funtsezko zeregina du aldaketaren motor gisa: pentsamendu kritikoa sustatzea, gizarte-kohesioa indartzea eta gizarte bidezkoago eta iraunkorragoetarako trantsizio-prozesuei laguntzea.

Horizonte horretan kokatzen da “Pluribertsitatea: unibertsitatea egiteko eta bizitzeko beste modu batzuk” jardunaldia, ezagutza kritikoa eraikitzeko elkarrizketa-gune bat irekitzea eta komunitateetan benetako inpaktua sortzen duten tokiko esperientziak ikusaraztea helburu dituena.

Horretarako, Txile, Puerto Rico eta Euskadiko lau erreferentek parte hartuko dute, Unibertsitatearen eta Gizartearen arteko harremanean ibilbide luzea dutenek. Ikuspegi akademiko gertukoak, eraldatzaileak eta lurraldeetako errealitate sozialekin harreman zuzenean daudenak partekatuko dituzte.

Ekimen hau Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea - UPMS proiektuaren baitan kokatzen da, eta Emaús Gizarte Fundazioa eta Ingeniaritza Mugarik Gaberen arteko lankidetzaren emaitza da.


EGITARAUA

16:00 · Parte-hartzaileen harrera
16:20 · Unibertsitatea indarkeria matxistei aurre egiteko eta horiek prebenitzeko espazio gisa: autodefentsa feminista Itziar Gandarias Goikoetxea - Euskal Herria
16:50 · Unibertsitate dekoloniala: ezagutzak eta komunitatea konektatuz Ramon Grosfoguel - Puerto Rico
17:20 · Pedagogia kritikoak, feministak eta intersekzionalak Lelya Troncoso Pérez - Chile
17:50 · Unibertsitateen eta Sare Komunitarioen arteko lankidetza: Bilboko San Frantzisko auzoan publiko-komunitario artikulazioa errazten  Zesar Martinez Garcia - Euskal Herria
19:00 · Ekitaldiaren amaiera